fbpx
Aurkezpena 2018-11-11T22:10:44+00:00

Aurkezpena

Mikel Eguiluz naiz, Gasteizen jaioa 1983 urtean. Kudeaketako Informatika Ingeniaritza Teknikoan unibertsitateko ikasketak eginak ditut. 2006tik aurrera nire bizitzak norabide berri bat hasi zuen musikari bezala nire lehen diskoa argitaratu ostean, “Garai hobeak“, horren ondorioz musika ogibidetzat har nezakeela ikusi nuen.

Hainbat musika-instrumentuetan ikasketekin (pianoa, kitarra akustikoa, txistua eta panderoa), kantu ikasketekin, euskal dantzetan titulazioarekin, eta soinuan ezaguera batzuekin, musikarekin espazio txikiak girotzen hasten naiz, eta soinu eta argiztapen ikasketak egiten ditut, eta horrek gaur egun nire ogibide diren sorkuntza berriak garatzera eraman ninduen.

Urte hauetan zehar bai ikuskizunen dinamizazioan, bai soinu eta argiztapenen muntaian eta kontrolean esperientzia garatu dut. Gaur behar ezberdinetarako eskaintzen dudan proposamen-sorta zabala da.