fbpx
Karaokea 2018-11-08T12:49:46+00:00

Karaokea

Gustuko duzu kantatzea? Bada beti norbaiti abestu nahi izan diozun abestiren bat? Talentua izan, eta ordua da besteek ikusteko balio duzuna? Atsegin duzu lagunekin ondo pasatzea abesten ari zaretela?

Sustrai Doinuak-en karaokeak abeslari profesional sentitzeko aukera emango dizu.

Hasiera batean Sustrai Doinuak-entzako bereziki osatutako euskarazko abesti-zerrenda bakar izateko sortua, Sustrai Doinuak karaokeak abesti bakar horiek abesteko aukera emango die bertaratzen direnei. Kanta horietan ahots nagusia ez da agertzen musikan, zerbait ez ohikoa euskal abestietan, eta horrela, abesterako orduan errealismo handiagoaz gozatu ahal izango dute.
Euskarazko kanta-zerrendaz gain, bertaratuek beste bi kanta-zerrenden artean aukeratu ahal izango dute: azken hamarkadetako kantak (70ak, 80ak,90ak,…), eta gaur egun puri-purian dauden eta erreferente diren kantak.

Bai parte-hartzaileek bai publiko orokorrak letra jarraitzeko aukera izango dute pantailen bitartez (bata parte-hartzaileentzat eta bestea, handiagoa, publikoarentzat). Gainera, parte-hartzaileek musikaren zuzeneko erreferentzia izan ahalko dute haien ondoan entzute hoberako jarritako monitorizazioari esker.
Lotsa galtzeko eta abesten jartzeko ordua da. Animatuko zara?

Hauek dira karaoke batean parte-hartzeak ematen dituen onurak:

  • Sozializatzen laguntzen du, oso jarduera soziala delakoa.
  • Trebetasun komunikatiboak lantzen dira beldur eszenikoa galtzen eta ahozko komunikazioa hobetzen lagunduz.
  • Gorputzaren adierazpena garatzen da abestia publikoaren aurrean interpretatzerakoan.
  • Autoestimua indartzera laguntzen du: umeak nahiz helduak izan, guztiei gustatzen zaie izarrak izatea
  • Irakurmen gaitasuna hobetzen du ume txikietan.
  • Taula menperatzen laguntzen du.
  • Musikarekiko interesa pizten du jemdearengan.
  • Erritmoaren eta behaketaren sena, eta kontzentrazio gaitasuna garatzen du.

Zerbitzu gehiago