Dantza Plaza
Dantza Plaza edozein publiko motari zuzendutako ikuskizun pedagogikoa da, helburua Euskal Herrian ohikoak diren dantza desberdinak era ludiko eta naturalean ikastea da, eta gure kasuan Europako zenbait lekutako dantza adierazgarri batzuk ere ikasiko dira.
Parte-hartzaileek, aldez aurretik dantza-mota honen gainean inongo ezaguera edukitzeko beharrik izan gabe, dantza estilo desberdinak ezagutzeko aukera izango dute: hala nola dantza askeak eta bikote dantzak; baita egitura anitzeko dantzak ere.
Hasieran dinamizatzaileak azalduko ditu dantzak, beharrezkoak diren pausuez dantza bakoitza osatuz; behin azalpena eginta, osotasunean dantzatzeko. Beti ere, dinamizatzaileak gidatuta, eta etengabe beharrezkoak diren azalpenak jasota, erritmoa eta pausuak galtzeko beldurrik izan ez dezaten.
Euskal Dantzak titulua duen dinamizatzailea izango da ikuskizuna zuzentzeko arduraduna.
Ikasiko diren dantzaeren artean honako hauek ditugu: polkak, balsak, kontradantzak,…
Hauek dira Dantza Plazak ematen dituen onurak:
- Kulturarekiko interesa indartzen du; batetik, jakintza sustatzen duelako, eta bestetik, tradizioarekiko eta euskal folklorearekiko atxikimendua sustatzen duelako.
- Jarduera fisikoa denez ariketa kardiobaskularrari mesede egiten dio; muskuluak indartzeaz gain, elastikotasuna hobetzen du, eta baita, orekaren zentzumena hobetu ere.
- Koordinazioa, memoria eta kontzentrazioa laguntzen du.
- Melodia bati laguntzen dioten pauso koordinatuak eta mugimendu errepikakorrak estimulu handia dira parte-hartzailearen garapen psikomotorrerako.
- Erritmoa eta entzumen musikala lortzen laguntzen du.
- Ikuspuntu sozialetik asko laguntzen du: desinhibitzen, lagun berriak egiten, sozializazioa errazten.
- Autoestimua hobetzen laguntzen du, tentsioak askatzen eta norberagan konfiantza indartzen.
- Endorfinak askatzea sustatzen du, zoriontasunaren hormona delarik.
- Asebetetze eta dibertsio sentsazioa sortzen ditu helburuak lortze bidean, eta trebetasun eta esperientzia berrien erdiespenean.