fbpx
Dantza Festa 2018-11-09T09:44:17+00:00

Dantza Festa

Nekatuta zaude zure lagunak zein ondo dantzatzen duten ikusteaz, eta zuk ez dakizu nola mugitu gorputza abestiaren erritmoa jarraitzeko? Dantza Festa-rekin ez duzu kezkatzeko arrazoirik izango, dantzatzeko beharrezkoak diren pausoak sortzera lagunduko zaitugu.

Dantza Festa zure ekintza da.

“Dantza Festa” disko-festa koreografiatua da, bereziki haur eta gazte publikoari zuzendutakoa, bertan, parte-hartzaileek abestien dantza-pausoak inprobisatzeaz arduratu gabe dantzatu ahal izango dute ikuskizun guztian zehar.

Hori animatzailearen lana da, etorritakoak partaide egin eta estilo ezberdinetako abestiak dantzatuko ditu (koreografia duten abestien jatorrizko pausoak erabiliz). Animatzaileak berak sortutako pausoak ere erabiliko dira, askotan gure alderik dibertigarriena ateratzen duen originaltasun puntua aurkitzeko.

Hauxe da ikusleek aurkituko duten errepertorioa:

  • Alde batetik, bertaratuek bere garaian arrasto nabarmena utzi zuten euskarazko abestiak dantzatu ahal izango dituzte ,edo bestela euskal taldeen azken kanta ezagunenak.
  • Bestetik, nazioarteko irratietan puri-purian dabiltzan kanta ezagunenak aurkituko dituzte, haietako asko uneko eta udako kanta arrakastatsu bihurtzen baitira.
  • Amaitzeko, ez ditzagun ahaztu modaz pasatzen ez diren klasikoak, eta seguruenik bat baino gehiago oroiminak jota geratuko da berbenaren edo jairen batean behin eta berriro dantzatu zituen mugimendu horiek gogoratzean.

Musikaren erritmora dantzatzeko eta gozatzeko ordua da. Ez dago aitzakiarik ez dantzatzeko. “Dantza Festa” disko-festak ikusleak gozaraziko ditu dantzarako abesti onenek gidatutako ikuskizunean.

Bezeroaren nahietara egokitu daiteke kanta-zerrenda.

Hauek dira dantza koreografia egiteak ematen dituen onurak:

  • Jarduera fisikoa denez ariketa kardiobaskularrari mesede egiten dio; muskuluak indartzeaz gain, elastikotasuna hobetzen du, eta baita, orekaren zentzumena hobetu ere.
  • Koordinazioa, memoria eta kontzentrazioa laguntzen du.
  • Melodia bati laguntzen dioten pauso koordinatuak eta mugimendu errepikakorrak estimulu handia dira parte-hartzailearen garapen psikomotorrerako..
  • Erritmoa eta entzumen musikala lortzen laguntzen du.
  • Ikuspuntu sozialetik asko laguntzen du: desinhibitzen, lagun berriak egiten, sozializazioa errazten.
  • Autoestimua hobetzen laguntzen du, tentsioak askatzen eta norberagan konfiantza indartzen.
  • Endorfinak askatzea sustatzen du, zoriontasunaren hormona delarik.
  • Asebetetze eta dibertsio sentsazioa sortzen ditu helburuak lortze bidean, eta trebetasun eta esperientzia berrien erdiespenean.

Zerbitzu gehiago