Ezkontza
Laster iritsiko da egun ahaztezina? Argiz betetako eguna izatea nahi? Eta zer gertatuko da musikarekin?
Sustrai Doinuak-en saiatzen gara une berezi bakoitzak bere agerpen onena izan dezan eta dena ondo eta nahi bezala joan dadin.
Has gaitezen…
Oturuntzaren aurretiko luntx-guneak ez du musikarik eta beharko luke? Gu arduratuko gara horretaz.
Jarrai dezagun…
Ezkonberriak eztei-bazkarira sartzen dira… sarrera-abesti bereziren bat merezi dute? Edukiko duzue, eta bien bitartean, gonbidatuek poz-pozik begiratuko zatuztete.
Eztei-bazkariak aurrera darrai, eta tarta mozteko unea da. Ilusio eta urduritasun segundu horrek iraun bitartean kanta bereziren bat entzun nahi? Lasai, horrela bada, entzungo duzue.
Iritsi da une dibertigarria, lore-sorta ematea eta horrelakoak… berriro bizi nahi izango zenuketen uneren bat gogoraraziko dizuen kantaren bat okurritzen? Orain da entzuteko eta dantzatzeko unea, gonbidatuen artean mugitzen zareten bitartean.
Eta azkenean, iritsi da dantzaldia
Ezkonberrientzako lehen dantza berezi hori…eta hortik aurrera dantzaldiaren erritmoa bizkortzen jarraituko duen eta orduak iraungo duen musika saioan murgilduko gara.
Musikaren erritmoan 10 urte baino gehiago lan egiten ibili ondoren, oturuntzaren ondorengo dantzaldia familiarekin eta lagunekin gozatzeko une atsegina izatea nahi dugu. Guk prestatuko dugu kanta-zerrenda, edo nahiago baduzue hezurdura, eta zuk emango diguzu etxean bezala sentitzeko argibideak.
Aldez aurretik ikus ditzakegu aukerak, elkartu eta kontuan hartuko ditugu; eta iradokizunak ongi etorriak izango dira denok eroso egoteko eta aukeratutako kantak zuen gustukoa izan daitezen.
Orain, ondo pasatzea eta gozatzea baino ez da falta.